Durangoko Kulturalak domekan ekingo dio Ligari, etxean eta Ordiziaren aurka. Talde arriskutsua da Ordizia, igo berria delako eta igo berrien ilusioa duelako; galtzeko gutxi duela, alegia. Hala ere, Kulturalak baditu armak talde gipuzkoarra menderatzeko. Ilusioa batetik, ordiziarren adinakoa gutxienez; batez ere, jokalari berriek emango diotena, proiektu berri baten parte direlako eta proiektu horretako eragile aktibo izan nahiko dutelako. Taldean jarraitzen duten jokalariek esperientzia ez ezik, eskarmentua ere badute, joan zen denboraldiko estuasunek eragindakoa. Eskarmentua eta ilusioa bateratzetik dator azkenengo arma, denetan boteretsuena, Rikardo Txintxurretak azpimarratu egiten duena: “Taldearen indarra. Harmonia onean izatea eta beti batak besteari laguntzeko prest. Lan bateratua eta konprometitua egin behar dugu”.
Aurredenboraldian zortzi bat partidu jokatu ditu Kulturalak. Emaitzei dagokionez, denetarik izan du, garaipenak eta porrotak parean, baina aurredenboraldiko benetako balioa ez du markagailuak erakusten, zelaian eta entrenamenduetan jokalariek erakutsitako portaerak baino. Alde horretatik, Txintxurreta gustura dago orain arteko ibilbidearekin, taldea lantzeko balio izan diolako eta hori zelako helburua.
Alde negatiborik aurkitzekotan, jokalari batzuen lesioak aipatu behar; sei-zazpi jokalarik ezin izan zuten jokatu joan zen asteburuan Muskizen aurkako lagunarteko partidua. Lesio arinak dituztenez, segurutik lehenengo partidu ofizialerako prest izango dira, baina ez ehuneko ehunean: “Taldekideekin konparatuta astebete gutxiagoko prestaketa dute eta hori nabaritu egiten da”.
Fitxaketez gainera, jokalari batzuk proban izan dira. Horietatik lau jokalarik taldean jarraituko dute: Unai Rodriguez atezainak (Alaveseko jubeniletik), Ander Eguren defentsak (Elorriotik), Unai Basaguren defentsak (Ermuatik) eta harrobiko Ander Bastida aurrelariak.
Taldearen hasierako helburua, logikari jarraituz, iazko estuasunetatik aparte ibiltzea da. Dena dela, benetako helburua domekatik domekarako emaitzek zehaztuko dute. Izan ere, “talde txukuna dugu”, dio Txintxurreta entrenatzaileak.