Denboraldia amaituta dutelarik, Garaira igoera egin zuten bizikletan, zapatu goizeko 9:00etan ordua jarrita, Durangoko rugby taldekoek ‘Rugby Eguna 2008’ ospatzeko. Eguna Garairainoko igoerarekin hasi zen; Momoitioko San Juaneraino. Igoera egin eta gero Plateruena kafe antzokian zuten topalekua, bazkari baten bidez denboraldiko gorabeherak gogoratzeko. Rugby taldeko kadeteteak, jubenilak eta seniorrak hartu zuten parte bazkarian. Denak batera zeudela, denboraldian zehar ataratako argazkien erakusketa ikusi ahal izan zuten bertan. Giro ederra bizi izan dute Plateruenean, eta adin guztietako jokalariek nahiz senide eta lagunek batera bazkaldu ahal izan zuten. Bazkaldu eta gero ere elkarrekin eman zuten eguna festa durangotik jarraituz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!