Bidezabal, hirugarren kedeteen txapelketan

Anboto 2008ko uzt. 3a, 12:48

Landakoko instalazioetan Euskal Herriko Kadeteen Txapelketa antolatu zuten joan zen zapatuan.


Landakon ospatutako Euskal Herriko Kadeteen Txapelketan urrezko domina bat eta hiru zilarrezko lortu ditu Bidezabalek.


Kadete mailako Euskal Herriko hainbat taldek parte hartu zuen txapelketaren edizio honetan. Gipuzkoako Bidasoa taldeak lortu zuen lehen postua eta bigarrenak Barrutia taldeko arabarrak izan dira. Durangaldeko taldeak emaitza onak eskuratu zituen urrezko domina bat eta hiru zilarrezko lortuz. Xabier Garciak urrezko domina irabazi zuen 600 metroko proban 1.28.60-ko denborarekin.Fernando Ruiz korrikalariak, zilarra lortu zuen hesitutako 15 metrotan. Irati Sarriugarte bigarrena izan zen 3 kilometroko martxan 24.43 minuturekin eta, azkenik, Ane Arbeok azkenengo zilarra eskuratu zuen Durangokoentzat hesitutako 1.500 metrotan 6.04-ko denborarekin.Atletismoko modalitate gehienak praktikan jarri ziren zapatuan; goizean mailu jaurtiketa, gizonezkoen luzera-jauzia, pertiga, hesitutako 100 metrokoa, 300 metrokoa, 1.000 metrokoa, 5 kilometroko martxa eta disko jaurtiketa. Arratsaldean jabalina jaurtiketa, pisu jaurtiketa,luzera-jauzia eta 1.000 eta 600 metrokoak jokatu ziren, eta, egunari amaiera emateko, berriz, 4x300 metrokoa eta hesitutako 1.500 metrokoa, emozioz betetako ordu erdian.

 Bestalde, Durango atletismo taldeko hiru atletek parte-hartze bikaina izan dute Espainiako Federazio Txapelketan Euskal Herriko selekzioaren parte zirelarik. Agnieszka Jarmuzek poloniarrak lehenengo postua eskuratu zuen. Geraxane Ussiak  eta Belit Solar kirolariak ere emaitza  bikainak lortu dituzte Espainiako Txapelketan, leku onean utziz Durangoko atletismo taldea federazioen arteko lehian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!