Sasikoa futbol taldeak hamar urte bete dituela ospatu dute

Anboto 2008ko eka. 11a, 14:05

Sasikoa futbol taldeak hamar urte egin ditu eta hori ospatzeko joan den larunbatean futbolaren eguna egin zuten. Egun osoan zehar partiduak jokatu ziren eta giro bikaina bizi izan zen Landako kiroldegian.

Sasikoa futbol taldeak hamar urte egin ditu eta hori ospatzeko joan den larunbatean futbolaren eguna egin zuten. Egun osoan zehar partiduak jokatu ziren eta giro bikaina bizi izan zen Landako kiroldegian.

Goizeko 10:00etan nesken areto-futbol partidu batekin eman zitzaion hasiera egunari. Durangoko Kulturalak eta Zornotzako Beti Arin taldeak elkarren aurka indarrak neurtu zituzten eta zornotzarrak gehiago izan ziren. 2-1 bukatu zen norgehiagoka. Ondoren, hamabietan Sasikoa futbol taldean jokatu zutenak izan ziren nor baino nor gehiago. Ondoren, bazkalostean Sasikoa Bk durangaldeko talde baten aurka jokatu zuen eta garaipenarekin bukatu zuten partida. 4-2 amaitu zen. Ondoren, 18:00ak aldera lehen taldeak Athletico Logroñes taldearen aurka jokatu behar zuen baina aurkariak ez ziren agertu eta dena prest zegoenez beraien artean jokatzea erabaki zuten. Areto futbolaz gozatzen dutela argi utzi zuten.Arratsaldeko 20:00etan sariak banatu ziren eta agur esan zioten ospakizunen egunari. Jende asko hurreratu zen Landakora egun hau ospatzera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!