Alberdi anaiak aurrez aurre izango dira Master Jaiko finalean

Anboto 2008ko eka. 11a, 14:03

Antxon Alberdik bere anaia Luis Mariren aurka jokatu beharko du gaur Master Jai Irekiko finala. Lizasoainekin batera finalerdietako bat jokatu zuen Lauzirika eta Aldekoaren aurka eta baita irabazi ere; 35-32 izan zen emaitza.

Antxon Alberdik bere anaia Luis Mariren aurka jokatu beharko du gaur Master Jai  Irekiko finala. Lizasoainekin batera finalerdietako bat jokatu zuen Lauzirika eta Aldekoaren aurka eta baita irabazi ere; 35-32 izan zen emaitza.

Oso parekatuta egon zen n orgehiagoka hasiera-hasieratik eta  hasiean Lauzirika eta Aldekoa finago ibili ziren kantxan. 12-9koa jarri zuten markagailuan gorriek, eta orduantxe hasi zen Lizasoain bere aurpegirik onena erakusten. Erremate politak egin zituen eta atzealdean Alberdik egindako lanak lagunduta, 1-8ko partziala egin zuten partidaren erabateko nagusitasuna hartuz. Hala ere, gorriek erasoaldi bat egin zuten eta markagailua estutzen saiatu ziren baina urdinek ez zieten gauza handiegirik egiten utzi eta emozioz beteriko azken tantuetan finago ibili ziren.

Beste finalerdia
Alberro eta Barrondo dira finalera pasatu diren beste bikotea. Hauek Zulaika eta Alliezen aurka jokatu zuten joan den astean eta ozta-ozta izan bazen ere, norgehiagoka poltsikoratzea lortu zuten.
35-34 izan zen azken emaitza eta bigarren aldia da Alberro eta Barrondok emaitza honekin partidu bat irabazten dutena. Zortea edo maila handia, bietako bat dira bikote hau finala jokatzera eraman dituena. Gogor hasi ziren gorriak, Alberro ausart agertu zen aurrealdean eta Jon Barrondok berriz, ziurtasuna erakutsi zuen atzean. 30-24ra iritsi zirenean, gorriek irabaziko zutela ematen bazuen ere, urdinek ederki egin zuten beren lana eta 33-32ra hurreratu ziren. Zulaika oso bizkor eta oldarkor aritu zen aurrean eta partidari buelta emateko grina erakutsi zuen. Hala ere, Alberrok ez zion arnasarik hartzen ere utzi azken minutuetan eta hala, gorrientzat izan zen garaipena. 76 minutuko norgehiagokaren ondoren, neka-neka eginda bukatu zuten laurek ere.
Gaur beraz, finalak jokatuko dira Ezkurdin. Lehenengo, Alberdi IIa eta Urbieta, Alberdi III.a eta Lizasoainen aurka arituko dira eta ondoren Hormaetxea eta Mancisidorrek Alberro eta Barrondoren aurka jokatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!