Akelarrea izeneko dantza ikuskizuna egitea proposatu zietela Udalekoei esan digute, eta ezin aproposagoa ikusten dutela Euskal Asteko egiteraua horretarako. Horrela, Sopela eta Elorrion egin izan duten eran, akelarrea eurek ulertzen duten moduan egingo dute Kriskitinekoek.
Dantzarien euren berbetan jaso dugunez, ikusleek ez dute sorginik ikusiko Tabiran, Kriskitinek egindako ikerketa lanaren ondoren XVI. mende inguruko herritarrekin ahalik eta antz handiena duten pertsonak baizik. Dantzaren bitartez, aurreratu digutenez, istorio bat kontatuko dute taldeko 40 dantzari inguruk. Duela bost mende gurean bizi zen jendearen bizimoduari buruzko istorio bat kontatuko dute dantzaren eta jantzien bitartez. Argi esan digute euren Akelarrea ez dela antzerkia, dantza ikuskizun baizik. Dantzarien mugimenduei eta jantziei laguntzeko, sua ere ez da faltako Tabirako arboladian egingo duten emanaldian.
Kondaira interesatuak
Zapatukoa girotzeko, baina, Euskal Astearen barruan egiten dutenez, Kriskitin dantza taldea arduratu da zapatukoaren aurretik Akelarrea ikuskizunaren aurretik gaia aurreratu eta girotzeaz. Toti Martinez de Lezea idazlea gonbidatu du Kriskitinek, hain zuzen ere, akelarreen inguruko hitzaldia eskaintzera.

Aste honetako martitzenean izan da Elkartegian azalpenak ematen idazle gasteiztarra, eta bertan bildutako entzuleen aurrean azaldu du La Erbolera liburuaren egileak akelarreen inguruan urteetan eraiki ditugun mitoen inguruan duen iritzia: erlijio katolikoa zabaldu baino lehen gure herrietan nagusi ziren ohiturak desagertarazteko asmatu zituen Inkisizioak sorginen eta akelarreen inguruko hainbat kontu azaldu du idazle gasteiztarrak.