Uztai Taldeko kadeteek Euskadiko Txapelketa jokatuko dute

Anboto 2008ko mai. 26a, 12:58

Tolosan jokatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartuko dute Uztai Taldeko kadeteen kategoriako neskek. Finalak, joan den maiatzaren 17an eta 18an jokatu ziren Leioan eta orduantxe erabaki zen Euskadiko Txapelketa nork jokatuko zuen.

Zorioneko daude Durangoko Uztai Taldeko neskak. Izan ere, kadeteen kategorian diharduten neskatxek Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Tolosan. Joan den maiatzaren 11n, kimuen, haurren eta kadeteen txanda izan zen eta 17an benjaminek jokatu zituzten finalak. Orduantxe erabaki zen nork jokatuko zuen Euskadiko Txapelketa eta kadeteek beren lana ederki egin zuten. Taldeka hirugarren postua erdietsi zuten eta bakarka Irati Areitioaurtenak uztaiarekin laugarren postua eta mazoekin seigarrena lortu zituen. Infantilen kategorian, taldeka zazpigarren eta hamairugarren geratu ziren durangarrak eta banaka Sara Sendino zazpigarren postua lortu zuen pilotarekin eta hamalaugarrena uztaiarekin.
Kimuen kategorian Uztai taldeak infantilen kategoriako postu berak lortu zituzten taldeka eta banaka Leire Sendino eta Jone Serrano saiatu ziren arren, ez ziren lar ondo ibili. Serranok baina, seigarren postua lortu zuen era librean. Eta azkenik, benjaminen kategorian taldekako proban hirugarren eta hamairugarren postuak lortu zituzten durangarrek. Bakarka Julene Grande izan zen onena, pilotarekin bigarren postua erdietsi baitzuen eta era librean laugarrena.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!