
Uribe Kostako lehiaketa horretan ehun maketa baino gehiagok hartu dute parte, eta talde durangarrak eskuratu duena 1.800 euroko saria izan da. Leioako Udalak finalista izan diren taldeen abestiekin diskoa aterako du. Horrez gainera, ekainaren 20an, Leioako jaietan, kontzertua eskaintzeko aukera izango dute; Berri Txarrak taldearekin joko dute.
Musika egiten 10 urte daramatza Alerta taldeak, eta kontzertu asko eskaintzeko aukeral izan dute: 100 kontzertu inguru eskaini dituzte musika egiten daramaten harmarkada honetan. Hain zuzen ere, Berrizko Gaztetxeak antolatzen duen Aldapa maketa lehiaketan izan zuten euren kantak grabatzako aukera.
Orain arteko Alerta taldearen lanaren azkenengo emaitza, sei kantek osatzen duten; Devhil izeneko diskoa da. Autoprodukzioaren aldeko apustua egin zuten lan horrekin. Metal-core estiloa lantzen duen taldea da Alerta; hau da, metal eta hard-core doinuen uztarketa.