Multuaventura & Sports taldeak antolatuta Mariren bizilekura joateko aukera izango da datorren maiatzaren 24an. Hala, goizeko bederatzietan irtenda, Anbotora joango dira mendizaleak Mariren koba ikustera.
Mari, Anbotoko damaren bizilekua ikusteko ibilaldia antolatu du Multiaventura & sports taldeak. Ez da lehen aldia, eta orain arteko arrakasta ikusita datorren zapatuan be mendizaleak durangaldeko mendirik ikusgarrienera hurreratu nahi ditu talde honek. Hala, goizeko bederatzietan Gran Hoteletik aterako dira eta interesatuek 630 233 934 telefonora deitu beharko dute izena emateko. Gisa bereko beste ibilaldi bat egingo da datorren ekainaren 28an ordu eta leku berean.