Durangoko nesken taldea irabazle

Anboto 2008ko mai. 15a, 11:13
Zergatik den maitasuna itsua eta zoramena beti doan beragaz izeneko lana izan da, ‘Zugan ni’ gazteen antzerki lehiaketako irabazle aukeratu duena epaimahaiak.
Asteburuan izan da, Zornotzan, gazteen artean antzerkirako interesa pizteko antolatutako ‘Zugan ni’ jaialdiaren lehenengo edizioaren sari banaketa ekitaldia.

Zenbait hilabetean antzezlana prestatu eta Durango eta Zornotzako aretoetan emanaldiak eskaini dituzten taldeen arteko zeinek irabaziko saria, eta duela aste pare bat San Agustin Kultur Gunean ezagutu genuen Jesuitak ikastetxeko nesken taldeak irabazi du ‘Zugan ni’ lehiaketa. Zergatik den maitasuna itsua eta zoramena beti doan beragaz izeneko lana izan da, beraz, ‘Zugan ni’ gazteen antzerki lehiaketako irabazle aukeratu duena epaimahaiak.

Sari ekitaldian Gromholm Metodoa antzezlana izan zen, eta Markeliñeko arduradunek jakinarazi zuten talde irabazlearen izena. Saria, afaria eta Donostiako gisa bereko jaialdi batean parte hartzeko aukera izango dute.

Hasieran izena eman zuten zortzi taldeetariko bostek hartu dute parte ‘Zugan ni’ jaialdian.  Lehenengo edizioa izan dute aurtengoa, baina zenbait gaztek antzerkiarekin izandako lehenengo esperientziaren arrakasta ikusita, errepikatzeko modukoa izango dute ekimena. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!