XIX. mendeari buruzko hitzaldiak

Anboto 2008ko mai. 15a, 11:11
XIX. mendean Europan, Euskal Herrian eta Durangaldean bizi izan ziren aldaketa prozesu sakonak hartuko dituzte lau hitzaldietan berbagai.
Euskal Herriko historiaren alderik konplexuenetariko bat aztertuko dute Durangoko Museoko Historia Jardunaldietan: XIX. mendea. Europan, Euskal Herrian eta Durangaldean bizi izan ziren aldaketa pozesu sakonak hartuko dituzte, honenbestez, lau hitzaldietan berbagai.

XIX. mendean gertatutako horrek XX. mendeko gure gizartearen oinarriak finkatu zituela uste dute Historia Jardunaldien antolatzaileek.

Lau berbaldiak, historia ekonomiko eta sozialaren ikuspuntutik jorratuko dituzte, Bengoetxearen berbetan, “anekdotak baliatuta, beti ere, gertaeren testuinguruan indar eginez”.
Lehenengo berbaldia eguen honetantxe izan da; EHUko Historia Garaikideko Manuel Gonzalez katedradunak eman du. 

Hurrengoko zita, maiatzaren 22an izango da, eta arkeologiari leku berezia eskainiko diote: Iñaki Pereda arkeologoa izango da berbaldia emateaz arduratuko dena: Arqueologia industrial en el Duranguesado eskainiko du. Euskarazko hitzaldi bakarra, Gerra Karlistak Durangoko Merinaldean: gizarte-ekonomiaren interpretazioa, Enriqueta Sesmero historialariak eskainiko du maiatzaren 29an, eta eskualdeko egoera bereziki landuko du. Bukatzeko, ondorioak jasoko dituzte ekainaren 5ean  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!