Tabirako-Sukia udaeskola martxan

Anboto 2008ko mai. 1a, 10:47
Saskibaloiaz gozatzea helburu duen eskola batetaz ari gara: Tabirako-Sukia udaeskolaz, alegia. Lehenengo aldia da Tabirako Saskibaloi taldeak Durangon gisa honetako uda eskola bat antolatzen duena eta inguruko beharrizanei erantzuteko xedez sortu da ekimena.
Harrobia hobetzea nahi du Tabirakok, Durangoko sei eskolak kontuan hartuz. Gainera, eskola honen bitartez umeak saskibaloiarekin eta gainontzeko eskoletako umeekin harremanetan jartzeko aukera paregabea izango dutela uste dute antolatzaileek. Horrela, denboraldian aurkariak izan diren haurrak denak batera entrenatuko dira batak besteari irakatsiz. Urte osoan zehar jasotako formakuntza zabaltzeko aukera ere izango dute uda eskolan parte hartuko duten gazteek. Gainera, euskara ardatz bezala hartuta saskibaloian aritzea proposatuko zaie, hizkuntza bultzatuz.
7 urtetik 14 urtera bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute Tabirako-Sukia  uda eskolan eta goizeko bederatzietatik arratsaldeko seirak bitartean Landako Kiroldegian entrenatuko dira. Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 5ean bukatuko da uda eskola. Izena emateko epea zabalik dago jada eta ekainaren 10ean itxiko da. Interesatuek Landako kiroldegian bertan izango dituzte eskuragarr i nskripzio orriak .
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!