Norgehiagoka parekatuak lehen partidetan

Anboto 2008ko mai. 1a, 10:40
Joan den asteburuan hasi zen Nazioarteko lehenengo Master Jai irekia eta Durangoko Ezkurdi frontoian jokatu ziren partidak. Lehen kanporaketan Joxemi eta Arriola nagusitu ziren bitartean, bigarrena Iturrinok eta Onaindiak irabazi zuten.
Lehen partidan,  Joxemi eta Arriola , Jabi eta Antonen aurka lehiatu ziren eta  bigarren faserako txartela eskuratu zuten, 35-26ko emaitzaz Jabi eta Anton menperatuz.Irabazleek partidaren lehenbiziko eta azkeneko fasea kontrolatu zituzten, bikain hasi ziren batez ere atzealdean nagusitasuna erakutsiz. 7-0 eta 11-4koa berehala igo zituzten markagailura. Handik aurrera, urdinak gero eta hobeto sentitu ziren kantxa barruan eta aurretik zeudenek behera egin zuten eta orduan norgehiagokak emozio handia hartu zuen. Hala ere, azken txanpan, Joxemik eta Arriolak dena eman zuten eta berriro ihes egin zuten markagailuan eta beraz, azken hamar tantuetan ez zuten arazo handiegirik izan garaipena eskuratzeko. Joxemi eta Arriola ondo aritu ziren bai errematatzen eta bai atzealdean ere. Jabi eta Antonek berriz, gorabehera ugari izan zituzten eta azkenean amore eman zuten.
Bigarren kanporaketa emozio handikozen-eta. Joakinek ezin izan zion Onaindiaren pilotakada bati erantzunik eman eta markinarraren nekea agerian geratu zen. Partidaren azken txanpa ikaragarria izan zen, bertan urdinek, 13-12koaren ostean beti atzetik egon ondoren, 31. eta 34. tantoen bitartean lau berdinketa lortu bait zituzten. Hala ere, ez ziren inoiz aurretik jarri eta azkenean galdu egin zuten. Ordura arte kalitate handiko partida ikusi ahal izan zen Ezkurdin eta urdinak, Aizpurua bikain batekin, aurrea hartu zuten (7-12) hasierako fasean.Handik aurrera, ordea, Iturrino kantxa barruan asentatu egin zen eta Onaindiak bere lan bikainarekin jarraitu zuen, beraz, azken tantoetan erabaki zen norgehiagoka. Iturrinok eta Onaindiak 35 tantu egin zituzten eta Aizpuruak eta Joakinek 34. Jende ugari bertaratu zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!