Puntu banaketa zornotzar eta durangarrentzat

Anboto 2008ko api. 7a, 11:14
Kulturalak Fernando Perezen Amorebietaren aurka jokatu zuen joan den asteburuan eta bina berdindu zuten. Futbol maila handikoa eta entretenigarria izan zen Tabiran jokatu zen derbia eta markagailua binakoarekin itxi zen arren, biek ere irabazteko aukerak izan zituzten.
Partidua hasi eta minutu gutxira etxekoen alde jarri zen markagailua. Ibanek buruz egindako erremate zoragarriak indarra eman zien zuri-urdinei eta baina Tabirara hurreratu ziren zaletuei ere. Baina Fernando Perezen gizonek erreakzionatu egin zuten eta durangarren atera arrisku handiz heltzen hasi ziren. Hala, 24. minutuan Iker Bilbaok banakoa jarri zuen markagailuan. Hortik aurrera bi taldeek izan zituzten aukerak eta oso berdinduta egon ziren.
Banako berdinketarekin joan ziren aldageletara eta bigarren zatian inndartsu atera ziren arren 75. minuturarte ez zuten golik egin. Iban izan zen beste behin ere Txintxurretarenak aurreratu zituen gizona. Ezkerraldetik ateratako falta bat errematatu zuen durangarrak eta partida bukatutzat eman zutenean etorri zen Iker Bilbaoren gola. Dimarrak binakoa egin zuen partida bukatzeko bederatzi minutu falta zirela.
Kulturala orain hamaseigarren postuan dago asteburuan lortutako puntuari esker eta batez ere behealdeko taldeek partidak galdu dituztelako. Asteburuan etxean jokatzea tokatzen zaie berriz hamazazpigarren postuan dagoen Laudioren kontra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!