Institutua "kolore" eta kulturaz margotzen

Anboto 2008ko mar. 6a, 13:53
Martxoaren 10etik 14era bitartean izango dute Kultur Astea Durangoko Institutan
Martxoaren 10etik 14era bitartean izango dute Kultur Astea Durangoko Institutan, eta Koloreak leloaren inguruan jardungo dute aurtengoan. Euskararen etxea, Oiartzungo Euskal Herriko Musika Tresnen museoa, Txus Ruiz de Erentxunen bidaien gaineko proiekzioa eta hitzaldia, Txema Preciado EHUko irakaslearen Koloreak euskal kulturanhitzaldia, Euskal Herria eta Internazionalismoa elkartasunaren ikuspuntutik hitzaldia, eta ikasleetariko batzuek egingo duten graffitti erakusketak osatzen dute programa, besteak beste. Felipe Juaristi idazlearekin solasaldia ere izango dute matxoaren 11n Arte eta Historia museoan, Ez da gaua begietara etortzen irakurri osteko solasaldia izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!