Durangarrak Cisneros garaitu ezinik

Anboto 2008ko ots. 21a, 17:32

Etxean jokatu arren arerio zaila izan zuten, eta galdu egin zuen Durango Ilarduya rugby taldeak.

Etxean jokatu arren arerio zaila izan zuten, eta galdu egin zuen Durango Ilarduya rugby taldeak. 10-17koa izan zen azken emaitza, eta Cisnerosen nagusitasuna agerian geratu zen Arripausuetan. Durangarrek bonusa ere erdietsi ahal izan zuten, baina ez zen nahikoa izan madrildarrei irabazteko.
 
Partidua galtzeaz gainera, Durango Ilarduyako batzuk lesionatu egin ziren eta, beraz, ez dute Ohorezko B mailako azken jardunaldia jokatuko. Orain bostgarren postuan daude sailkapenean eta partidu bakarra falta dute liga bukatzeko: Hernani izango da arerioa.

Durango Ilarduya Bk, bere aldetik, ederto amaitu zuen liga. Izan ere, joan zen zapatuan jokatu zen azken jardunaldia eta garaipena eskuratu zuen U.S.B Cantabriaren aurka. Partidu erraza izan zen durangarrentzat, etaargi geratu zen markagailuan: 43-5 izan zen azken emaitza.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!