Zazpi urre jaso ditu Bidezabalek

Anboto 2008ko ots. 21a, 16:53

Espainiako beterano eta promesen txapelketa jokatu dute Durangoko Bidezabal taldeko kirolariek eta ezin hobeto aritu dira. Urrezko zazpi domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bat jaso dituzte guztira.

Espainiako txapelketa jokatu dute Durangoko Bidezabal taldeko kirolariek eta ezin hobeto aritu dira. Urrezko zazpi domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bat jaso dituzte guztira, beterano eta promesen Espainiako Txapelketan.

Oviedon jokatu zen beteranoen txapelketa, eta Jose Luis Romero 400 metrotan, Jose Miguel Serrano pisu jaurtiketan, Florentino Martin 200, 400 eta 800 metrotan eta Juan Jose Mendizabal pisu jaurtiketan izan ziren dominak irabazi zituzten gizonezkoak. Emakumezkoei dagokienez, podiumera igotzeko zorian geratu ziren Rosa Loiti eta Josefina Boughen.
23 urtez azpikoena Zaragozan izan zen, eta Geraxane Ussiak urrea eskuratu zuen 200 metrotan. Natalia Urmakaevak, bere aldetik, brontzezko domina lortu zuen, pisua 12,44 metrora jaurti eta gero. Euskadiko Txapelketan ere marka onak egin zituzten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!