2-0eko emaitzarekin hogeigarren postuan, hau da, azkenengo postuan erori dira durangarrak. Denboraldi ezin kaxkarragoa egiten ari dira eta lehen itzulia amaitu den honetan taldearen funtzionamenduari buelta emateko beharrean dira zuri-urdinak.
Sestaon ere ezin izan zuten irabazi. San Pedrok, azken jardunaldietan azkenengo egon den taldeak, bi gol egin zizkion Kulturalari, durangarren zoritxarrerako. Bi golak elkarren atzean etorri ziren gainera, biak ere bigarren zatian. Kulturalak ezin izan zuen erreakzionatu eta gainera golak egin eta minutu gutxira Zallori txartel gorria atera zion epaileak eta hamar jokalarirekin amaitu behar izan zuten partida durangarrek.
Benetan larria da egoera, ohoreko mailara jaisteko zorian dago taldea eta orain arte jokatu dituen partidetan ez dute futbol onaren zantzurik agertu. Tolosaren aurka jokatuko dute datorren asteburuan, derrigorrez irabazi beharko dute, hil ala bizikoa baita egoera.