Urtarrilaren 12a eta Durango aukeratu ditu Hamaika Bertute bertsolari gazteen elkarteak. Elkartea osotu zutela urtebete igarota, bertsotan eta jai giroan igaroko dute eguna
Urtarrilaren 12a eta Durango aukeratu ditu Hamaika Bertute bertsolari gazteen elkarteak. Elkartea osotu zutela urtebete igarota, bertsotan eta jai giroan igaroko dute eguna. Urte honetan zehar bertso saioetarako bertsolariak eta gai-jartzaileak eskaini ditu elkarteak, eta urteurrenean ere bertsoa izango da zutabe: bertso-triki-poteoa, bazkaria Plateruenean, bertso saioa, batukada eta parrandarako gonbite zabala egin dute.