Zalloren gola partida hasi eta sei minuturen buruan etorri zen zuri-urdinen zorionerako. Davitxik egindako erdiraketa Iker Leonek desbideratzea lortu zuen baina Aitor Zalloren hanketara joan zen baloia eta honek ez zuen barkatu. Portugaletek erreakzionatu egin zuen orduan. Lau minutu igarota, Gorroñok sareetara bidali zuen baloia, korner bat errematatuz. Hortik aurrera, Portugalete izan zen golaren bila joan zen taldea eta partidaren bukaera aldera egindako lanaren emaitza jaso zuten ezkerraldekoek. Beste korner batean Iker Leonek ongi asmatu zuen eta baita gola egin ere.
Bi eta batekoaz eta burumakur etxeratu ziren Kulturaleko mutilak. Beren egoera ez da batera samurra. Izan ere, sailkapenaren zonalde gorrian daude durangarrak, eta hamasei puntu baino ez dituzte. Hiru partidu soilik irabazi dituzte orain arte, eta hirurak etxean. Tabiratik kanpo ez dute atea zulatzerik lortzen eta gainera gol asko jasotzen dituzte. Argi dago aldaketa behar duela aurtengo Kulturalak, horrela jarraitzen badu ohorezko mailan jokatu beharko du datorren urtean-eta.
Datorren asteburuan ere kanpoan jokatuko dute eta azkenengo postuan dagoen San Pedroren aurka. Garaipena hil ala bizikoa dute durangarrek, zonalde gorriari agur esan eta mailari eusteko.