Aurreko urteetan legez gabon kontzertu bi eskainiko ditu Bartolome Ertzilla Musika eskolak. Abenduaren 19an eta 20an izango dira , 18.00etan, eskolako auditorioan.
Lehenengo mailako neskato-mutikoen abesbatzaren saioarekin hasiko dira gabon kontzertuok. Lau eta sei urte bitarteko gaztetxook eskolako hainbat musika instrumento talde izango dituzte lagun. Abenduaren 19an, lau eta sei urte bitarteko 120 neskato-mutiko inguru igoko dira oholtza gainera; hilaren 20an, berriz, 140 inguru. Olentzerok lagundu eta zuzenduko ditu gaztetxook eta gabon kanta bi eskainiko die hurreratuko direnei.
Beste alde batetik, abenduaren 22an, kantu ikasleek, jazz taldeek, Musika Bandak eta eskolako Saxo Enssanbleak San Agustin kulturgunean emango dute kontzertua. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta obra klasikoak, modernoak zein horrelako taldeentzat egokitutako pieza tradizionalak interpretatuko dituzte.