Durango bost egunez aztoratzen duten Azokako egunak igarotzen utzi dituzte aurten, lehenengoz, Kriskitin dantza taldekoek urteroko Durangon Folkjaialdia antolatzeko. Liburu eta Disko Azokako zubiko egunetako jendetzarik barik, asteburu honetan izago da dantzarien jaialdia. Plateruena antzokia izango dute 10. edizioan Durangon Folk jaialdiko eszenatokia. Abenduaren 15ean, zapatuan, izango dugu dantzariekin hitzordua aurten, 19:30etan hasita.