Sukiarekin hitzarmena DRTk eta Tabirakok

Anboto 2007ko aza. 22a, 12:53
Durangoko kirola sustatzeko asmoaz, hitzarmena sinatu dabe Sukia enpresa gipuzkoarrak, Tabirako saskibaloi taldeak eta Durangoko Rugby taldeak.
Higiezinen sustapena du ekintza nagusi Sukia enpresa gipuzkoarrak. Durangoko kirola sustatzeko ekimenetan parte hartu nahi zuela eta, hitzarmen proposamena egin zien Tabirako saskibaloi taldeari eta Durangoko Rugby taldeari. Joan den barikuan sinatu zuten hitzarmena eta beraz, datozen bi urteetan Sukia enpresa izango da Durangoko bi kirol tade hauen babesle nagusia. Kirola sustatzea da helburu nagusia eta bereziki, errugbya eta saskibaloia ikastoletara hedatzea, horretarako beharrezkoak diren baliabideak jarrita. Horrela, errugbyan entrenatzaile berriak eta eskoletarako materiala ahalbidetuko lituzke hitzarmen honek. Saskibaloian berriz, gazteei zuzendutako ekimenak egiteko aukera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!