Urrezko puntua Urritxen

Anboto 2007ko aza. 12a, 12:44

Batere meriturik egin gabe Kulturalak puntua eraman zuen Urritxeko futbol zelaitik. Erabateko nagusitasuna erakutsi zuen Amorebietak hasiera hasieratik baina ez zion emaitzari eusten jakin.

Batere meriturik egin gabe Kulturalak puntua eraman zuen Urritxeko futbol zelaitik. Erabateko nagusitasuna erakutsi zuen Amorebietak hasiera hasieratik baina ez zion emaitzari eusten jakin.

Lehenengo gola kulturalarena izan zen. Amorebietako atezainaren akats galanta ongi aprobetxatuz egin zuten gola durangarrek. Poztasunez hartu zuten gola bai jokalariek eta baita aginduak zelaiaren kanpoaldetik ematen ari zen Peio Bengoetxea entenatzaileak ere. Zigortuta zegoen Bengoetxea eta ezin izan zen Urritxeko ahulkian eseri.

Amorebietak ederki erreakzionatu zuen baina, eta baita gola egin ere, durangarren zoritxarrerako. Banako berdinketa jokaldi zoragarri baten ondoren etorri zen. Etxeko taldeak erasoan jarraitu zuen eta bigarren zatian egin zuen bigarren gola. Oso ongi jokatu zuten zornotzarrek partidu osoan zehar eta aukera asko egin zituzten. Intentsitate handia erakutsi zuten eta baloia urdinen hanketan egon zen ia partidu osoan. Baina Kulturalak 90. minutuan gola egiteko aukera izan zuen eta ez zuen hutsik egin. Puntu bat eskuratu zuten durangarrek: arnasa hartzen hasteko puntua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!