Zaldibartarrak eskumutur trebeagoa

Anboto 2007ko aza. 8a, 10:50
Gehiago izan ziren zalduako jokalariak joan den asteazkenean jokatutako partidan. Durangaldeko saskibaloi derbia jokatu zen Zaldua eta Tabirakoren artean eta zaldibartarrak hobeto aritu ziren taulapean.
Gehiago izan ziren zalduako jokalariak joan den asteazkenean jokatutako partidan. Durangaldeko saskibaloi derbia jokatu zen Zaldua eta Tabirakoren artean eta zaldibartarrak hobeto aritu ziren taulapean.

63-73ko markagailuarekin garaipena poltsikoratu zuten zaldibartarrek. Tabirakoko jokalariei ez ziren batere pozik joan aldageletara. Orain arteko partiduetan lan bikaina egiten ari baitziren eta ez zuten batere ongi hartu partidu hori galtzea. Lurraldeko lehenengo mailan dabiltza gizon hauek eta izugarrizko mailarekin hasi zuten denboraldia. Asti Leku Tsunamiren kontra jokatu zuten lehenengo partida eta erraz irabazi zuten, 20 puntuko aldea atera baitzieten bilbotarrei. Bigarren jardunaldian, Inependiente super BMren kontra ere 14 puntuko aldeaz irabazi zuten eta partidu polita eginez.

Orain artean jokatutako partida guztietan maila ona erakutsi dute durangarrek. Ongi entrenatzen ari zirenaren seinale, partidaz partida hamar puntuako aldearekin (gutxienez) utzi izan dituzte arerioak. Baina estropozu ere egin behar izaten da noizbehinka kirol munduan eta galtzeak ere asko erakusten du alor honetan.

Asteazkenean egin zuten estropozu lehenengo aldiz Luis Zabala eta Igor Sarrionandiaren mutilek eta agian pronostikoen kontra baina garaipena zaldibartarrek eraman zuten. Hurrengo partidara begira daude orain Tabirakoko gizonak. Mungian jokatzen dute datorren larunbat arratsaldean Mungia saskibaloi taldearen aurka. Ia estropozu honek partidu hori irabazteko balio dien.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!