Nazioarteko gimnasia topaketa Durangon

Anboto 2007ko aza. 9a, 10:43
Euskal selekzioa, errusiarra eta bulgariarra durangoko landako polikiroldegian lehiatuko dira bihar.
Euskal selekzioa, errusiarra eta bulgariarra durangoko landako polikiroldegian lehiatuko dira bihar. Euskalgym txapelketaren hasiera izango da.

Autonomi erkidegoetako taderik onenak ere bertan lehiatuko dira, aste batzuk geroago Granadan jokatuko den taldekako txapelketa nazionala prestatzen. Gonbidatu bereziak ere egongo dira ekitaldian.

Kataluniako selekzioko banakako gimnastek eta hiru olinpiada irabazi dituen Almudena Cid euskaldunak erakustaldia eskainiko dute. Arratsaldeko hiruretan hasi eta zazpiak bitartean gimnasia erakustaldi bikainak eta maila handikoak izango dira Landakoko kiroldegian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!