Nahi eta ezinean dabil Durangoko Kulturala

Anboto 2007ko aza. 6a, 10:36
Asteburuan galdu egin zuen berriro Kulturalak Zallaren kontra. Ez zuten partidu txarra jokatu baina futbolean golak sartu behar dira garaipena poltsikoratzeko eta Zallako taldea aurreratu zen horretan.

Kulturala erdi lo zelairatu zen arren berehala hartu zuen partidaren erritmoa. Aukerak sortu bai, baina aurrelariek ez zuten baloia sareaen sartzen asmatu. 0-0ekoarekin joan ziren aldageletara. Bigarren zatian etorri zen Zallaren gola. Atzelarien huts galanta aprobetxatu egin zuen Cerezok eta garaipena eskuratu bide batez. Peio Bengoetxeak aldaketak egin zituen arren Kulturaleko aurrelariek ez zuten aukera gehiegirik sortu bigarren zatian. 0-1 amaitu zen partida Tabiran.

Kulturala hamaseigarren postuan da orain eta kinka larrian daude durangarrak.
Amorebieta dute hurrengo arerioa. Talde gogorra da Fernando Perezek zuzentzen duen taldea eta lan handia egin beharko du Kulturalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!