Emakumeen kontrako indarkeria Erdi Aroan

Anboto 2007ko aza. 1a, 14:50
Durangoko Krimenaren Historia Zentroak antolatutako V. mahai ingurua.
Durangoko Krimenaren Historia Zentroak antolatutako V. mahai ingurua izango da azaroaren 7 eta 8an Durangoko Etxezarreta jauregian.

Azaroaren 7an, goizeko 10:00etan egingo duten aurkezpenarekin –Emakundeko zuzendari Izaskun Moyua eta Udal ordezkarien eskutik– emango zaie hasiera aurtengo hitzaldiei. 11:00etan, Madrilgo Unibertsitateko Segura doktoreak abiatuko ditu lehenengo eguneko hitzaldiak: Erdi Aroko emakumeen kontrako biolentzia gaiaren azalpena egingo du; mahaingurua ere izango da 13:15ean.

Azoaren 8an ere hiru berbaldi izango dira goizean; Erdi Aroko sexu jazarpenari buruzkoa, esaterako. Literaturaren azterketa egingo du EHUko Eukene Lakarra doktoreak 17:45ean eta mahai-ingurua ere egingo dute 18:30etik aurrera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!