125. urtemugaren ospakizunak

Anboto 2007ko urr. 4a, 12:45

Zapatuan, 20:00etan Andra Mari elizpean eskainiko duten emanaldia.

Aurtengoa, hasi eta amaitu, urte berezia izaten ari da Durangoko Orfeoiko kantarientzat, 125 urte direlako talde bezala hasi zirela eta urteurrenaren harira antolatutako hainbat ospakizun berezitan parte hartzen dihardutelako. Horren adibide, zapatuan, 20:00etan Andra Mari elizpean eskainiko duten emanaldia.

Tabira musika bandak lagunduta, pieza ezagun eta herrikoiak joko dituzte. Iluntze berezirako prestatu duten programa ere ez da ohikoa izango. Orotarikoa eta batez ere herrikoia den musika joko dute: Kulturalaren eta Alpino taldearen ereserkiak, Kaixo Durango biribilketa, Herri Maite zortzikoa, etab. Aurreskua kantatu, jo eta dantzatuz hasiko dute emanaldia, eta bukatu, Agur Jaunak abestuz amaituko dute Andra Mariko kontzertua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!