Eskualdeko talde bi, Plateruenako barikuko finalera

Anboto 2007ko urr. 4a, 12:33
‘Bandjoust’ musika lehiaketako finalista bi, eskualdeko taldeak dira.Barikuko kontzertu aurretik ditueen sentsazioak ezagutzeko entseguetara jo dogu asteon, Berrizera eta Elorriora.
Bandjoust’ musika lehiaketako finalista bi, eskualdeko taldeak dira. Plateruenean dute gaur ‘Banjoust’ musika lehiaketaren finala. Musika taldeek bidalitako lau kantetan oinarrituta, sei izan dira finalean zuzenean aritzeko talde aukeratuak. Horrietariko bi eskualdekoak dira. Barikuko kontzertu aurretik ditueen sentsazioak ezagutzeko entseguetara jo dogu asteon, Berrizera eta Elorriora.

The Ultrafamous Suicidal Comandos

Udaberrian Plateruenean izan zen Greatest Hits jaialdian batu zen boskotea lehenengoz, eta Paralisis Permanente tadearen kantak jo zituzten orduko hartan. The Ultrafamous Suicidal Comandos-eko taldekide bakoitzak, baina, gutxienez ere beste talde batean jotzen du: Noisex, Damu Dot, Raxfer, Acción Jackson y sus putas, Santos Dolidos eta Cleopatra Jones taldeetan joten dabe bost mutilok, besteak beste…

Greatest Hits jaialdirako batu ziren, eta Bandjoust lehiaketarako be batu dira Joseba Berrioren proposamenez, oraingoan The Ultrafamous Suicudal Comandos Antisemitas izenpean. Lehiaketaren berri izan, eta etxean grabatutako kantak lehiaketara aurkeztea bat izan ziren Berriorentzat. Musikaren munduan ere norbere bulkadak jarraitzearen garrantzia baieztatuz, Bandjoust lehiaketako finalean joko dute. Plateruenerako zazpi kanta labur baina energiaz beterikoak taularatuko dituzte, eta “badakigu gurea pintzekin hartuta egongo dela, eta taula gainera igon aurretik garagardo piloa edango dugula” diote.

Zain

Sorpresa handia izan omen da eurentzat, bidalitako abestietan oinarrituta Bandjoust lehiaketako sei finalisten arteko bat izatea. Hain zuzen ere, Berrizko Gaztetxean topatu ditugu kontzertua prestatzen Zain osatzen duten Peke baxu-jolea, Froufe bateria-jolea, Unai abeslaria eta Asier gitarra-jolea. Lanetik eta klasetik bueltan batzen dira musikari gazteak, esan digutenez, “ahal duten guztietan entseguak egiteko”.

Eskualdeko beste talde finalistagaz berbaldian, “Zain bai, Zain irabaztera joango da barikuan!...”, esan digute. Baina Berriztarrek umil erantzun, eurek ez dutela euren burua Bandjousteko garaile lez ikusten, nahiz eta onartzen duten oso ondo legokela lehiaketa irabazi eta grabatutako kanta, euren musika ezagutzera emateko baliatu ahal izatea. Lehiaketako beste finalisten musika arakatzen Myspacen ibili direla bebe autortu deuskue, eta Unai abeslariak esan deusku, beretzat, Cohen taldea dela irabazle izateko faborito nagusia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!