“Harrobikook errazago dugu orain lehen taldean jokatzea”

Anboto 2007ko uzt. 19a, 14:53

Erreala bigarren mailara jaitsi izanak Sanseko jokalariei lehen talderako bidea erraztu die. Xabier Castillo (21 urte, Durango) lehen taldearekin entrenatzen dabil egunotan eta litekeena da bertan geratzea. Sasoi batean, Athleticeko kadeteetan jokatu zuen, eta pilotaren eta futbolaren artean aukeratzeko esan ziotenean, Kulturalera etorri zen. Ondoren Errealaren eskaintza etorri zitzaion. Nagusiago zela, pilota uzteko unea zela erabaki zuen. Ez zuen txarto aukeratu.

Erreala bigarren mailara jaitsi izanak Sanseko jokalariei lehen talderako bidea erraztu die. Xabier Castillo (21 urte, Durango) lehen taldearekin entrenatzen dabil egunotan eta litekeena da bertan geratzea. Sasoi batean, Athleticeko kadeteetan jokatu zuen, eta pilotaren eta futbolaren artean aukeratzeko esan ziotenean, Kulturalera etorri zen. Ondoren Errealaren eskaintza etorri zitzaion. Nagusiago zela, pilota uzteko unea zela erabaki zuen. Ez zuen txarto aukeratu.

Iaz Las Palmasen jokatu zenuen utzita. Zer moduz joan zen hango esperientzia?

Ondo. Helburua Bigarren A Mailan esperientzia pilatzea zen eta hori lortu dut. Hasieran,Xabi Castillo Zubietan hamaikakoan postua lortzea kostatu egin zitzaidan, baina gerora jokatu dut eta gustura ibili naiz.

Nola moldatu zara hango bizimodura? Janaria, eguraldia…
Han ia beti bero handia egiten du, eta Euskal Herrian askoz hobeto jaten da. Familia ere faltan bota dut. Hala ere, oro har, esperientzia positiboa izan da.

Handik bueltan, noiz esan zizuten lehenengo taldearekin entrenatuko zenuela?
Las Palmasetik bueltan Lorenekin (zuzendari teknikoa) hitz egin nuen eta denboraldi aurrea lehen taldearekin egingo nuela esan zidan. Ondoren, aldaketak egon zitezkeela ere aipatu zuen, baina segurutik ni lehenengo taldean geratuko naizela. Entrenatzaile berria etorri da eta, beraz, ezin daiteke ezer ziurtatu, baina esperantzak baditut.

Beste gazte batzuk ere igon dituzte. Aurpegi ezagunak dituzu entrenamenduetan.
Bai. Beste lau-bost ere igon dituzte. Horiekin batera, lehenengo taldean lehenagotik dauden jokalari batzuk ere ezagutzen ditut, Sanseko sasoitik. Beraz, aurpegi ezagunak badira, bai.

Astelehenean hasi zineten entrenatzen. Egun gutxi joan dira, baina oraingoz zer sentzazio utzi dizkizu Chris Coleman entrenatzaile berriak?
Inpresio ona eman dit. Oso serioa da, baina jokalariei jokatzen uzten die. Ideiak oso argi ditu, badaki taldeak nola jokatzea nahi duen. Neure ustez, errealarentzako entrenatzaile ona eta egokia izango da.

Lehen taldera zoaz, baina zoritxarrez ez lehen mailara. Zuk ondo ezagutzen duzu bigarrena. Hain gogorra da?
Oso kategoria zaila da. Berdintasun handia egoten da eta talde onak daude. Gainera, begiratu lehenengo mailatik zein talde jaitsi diren! Maila konplikatua da.

Erreala bigarrenera jaisteak harrobikooi lehen taldera iristeko bidea erraztu dizue.
Bai, aukera gehiago ditugu, hori argi dago. Etorri den kirol zuzendariak (Salva Iriartek) garrantzia handia ematen dio harrobiari, eta alde horretatik ondo etorri zaigu. Gero, denboraldia luzea izaten da eta sekula ez da jakiten zer gertatuko den, baina hotzean aztertuta, Erreala bigarren mailara jaisteak gazteoi bidea erraztu digu.

Athleticetik Kulturalera etorri zinen. Zergaitik?
Pilotan ere jokatzen nuen eta orduko kirol zuzendariak esan zidan bi kiroletatik bat hautatu behar nuela. Ez nuen pilota utzi nahi eta Kulturalera etorri nintzen. Kadeteetako bigarren urtean nenbilen orduan.

Izan ere, pilotak txoko berezia izan du beti zure bihotzean, ezta?
Txikitatik jokatu izan dut pilotan eta asko disfrutatu dut. Sasoi hartan 15 bat urte nituen, eta ez nuen uste bi kiroletatik bat hautatzeko sasoia zenik oraindik. Hala ere, erabaki zaila izan zen.

Pilotan txapel baten baino gehiagoren jabe zara.
Bai, Cafés Baqué txapelketa birritan irabazi dute; EITB Kantxa txapelketa ere irabazi nuen kadeteetan.

Gero, Kulturaletik Errealera joateko aukera sortu zitzaizun.
Bai, gazte mailan izan zen (16-17 urte). Entrenamendu asko genituen eta dedikazio handia eskatzen zidan. Orduan heldu zitzaidan pilota uzteko sasoia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!