Bidezabalgo beteranoek podiuma zapaldu dute

Anboto 2007ko uzt. 13a, 14:26

Zapatuan Beteranoen Espainiako Kluben arteko txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotzan pistan, eta Bidezabal atletismo taldeko gizonezko atletek lan aparta egin zuten; La Blanca eta Manresaren atzetik hirugarren sailkatu ziren, podiumera igoz.

Zapatuan Beteranoen Espainiako Kluben arteko txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotzan pistan, eta Bidezabal atletismo taldeko gizonezko atletek lan aparta egin zuten; La Blanca eta Manresaren atzetik hirugarren sailkatu ziren, podiumera igoz.

Irabazleek garaipen argia lortu zuten 68 puntu batuta. Bigarren eta hirugarren postuak, aldiz, puntu bakarraren aldearekin erabaki ziren. Manresak 56 puntu batu zituen eta Bidezabalek 55.  Beraz, podiumeko bigarren koska esku-eskura izan zuen eskualdeko taldeak.

Romerok marka berria

Jose Luis Romerok lan ona egitea ez da albiste. Durangarrak dominetara eta marka berrietara ohituta gauzka. Hala ere, gasteizen 400 metroetan lortutako marka azpimarratzeko modukoa da. M-60ko kategorian Espainiako errekor berria ezarri zuen; azken 18 urtetan inork hobetu ezin izan duen marka hobetu zuen, 400etako errekor berria 57.47an ezarriz.

Juan Jose Mendizabalen eta Cesar Perezen lana ere goraipatzeko modukoa da. Mendizabal lehenengo geratu zen jabalina jaurtiketan (39,95); Perez ere nagusitu egin zen 3.000 metroetan (9.18.2). Bonifacio Allende ere bikain aritu zen disko jaurtiketan eta bigarren postua lortu zuen, 34,12ko markarekin.

Juan Ignacio Hernandez, Salvador Casal, Miguel Angel Fernandez eta Jose Luis Romerok osatutako laukoteak hirugarren denborarik onena egin zuen 4X100 erreleboetako proban. Julio Aguinaga eta Miguel Angel Fernandez laugarren geratu ziren euren probetan. Bidezabalgo taldea Florentino Martin, Jon Larrañagak eta Migel Angel Munitxak osatu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!