Antzerkia, dantza, eta musika isladatzen ditu bere argazkietan Lazkanok, zuri-beltzean eta analogikoan.
Abuztuaren 31rarte, Durangoko Arte eta Historia Museoko lehenengo solairuan ikusgai izango dira Segun Lazkano argazkilariaren lanak. Atzera-begirako irakurketa bat egin du argazkilariak, azkenengo hogei urteetan hainbat kultur ikuskizunetan ateratako argazkiekin osatu du erakusketa.
Antzerkia, dantza, eta musika isladatzen ditu bere argazkietan Lazkanok, zuri-beltzean eta analogikoan. Hain zuzen, analogikoaren eta digitalaren arteko trantsizioan bera ere sartuta dagoela, argiarekin eta argi ezarekin urteetan egin izan duen jokoa erakusten digu.