Bidezabalek domina bi Espainiako txapelketan

Anboto 2007ko uzt. 5a, 14:07

Ciudad Realen jokatutako Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan domina bi eta hainbat postu azpimarragarri lortu zituzten Bidezabal atletismo taldeko atletek. Dominei dagokienez, Eva Iglesiasek urrezko domina irabazi zuen 10.000 metro martxan eta Carlos Tobalinak zilarra pisu-jaurtiketan.

Ciudad Realen jokatutako Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan domina bi eta hainbat postu azpimarragarri lortu zituzten Bidezabal atletismo taldeko atletek. Dominei dagokienez, Eva Iglesiasek urrezko domina irabazi zuen 10.000 metro martxan eta Carlos Tobalinak zilarra pisu-jaurtiketan.

Martxa proba 52.21.22 denborarekin osatu zuen Iglesias galiziarrak. Lasterketa hamaika lagunek hasi arren, bost deskalifikatuta geratu ziren lasterketan zehar eta sei lasterkarik amaitu zuten proba.

Carlos Tobalina 21 urteko castroarrak ez zuen zilarrezko domina nahi adina gozatu. Emaitza bikaina da –berak ere horrelaxe aitortzen du–, baina aurten askoz ere marka hobeak egindakoa da. Sei saiakeratan urrunen bota zuen aldian, 15,68 metrora iritsi zen. Oraintsu, Santanderren eta Durangon egindako proba banatan 17,56 eta 17,52 metroko jaurtiketak eginda zituen, hurrenez hurren.

Tobalinak aitortzen duenez, “urduritasunak nire kontra jokatu zuen”. Espainiako txapelketan urrea lortzeko ez ezik, hilaren 12tik 15era Hungarian (Debecren herrian) izango den Europako Txapelketan parte hartzeko azken aukera zuen joan zen astekoa, eta ezin izan zuen baliatu.
Santanderren egindako jaurtiketari (17,56) lau zentrimetro falta izan zitzaizkion Europako txapelketan parte hartzeko mugarrira (17,60) iristeko.

Hainbat postu on

Bestalde, Geraxene Ussia laugarren geratu zen 200 metro lauetan, 25.82ko denborarekin. Belit Solar seigarren izan zen 800 metro lauetan, 2.15.04ko denborarekin. Azkenik, Jasone Munitxak zazpigarren jaurtiketarik luzeena egin zuen mailuarekin, eta 41,36 metrora iritsi zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!