Multiaventura & Sport-en gonbita Afrikako Goi Atlasa ezagutzeko

Anboto 2007ko eka. 21a, 13:48

Multiaventura & Sport-ek abuztuaren, 1etik 14ra, Afrikako Goi Atlasera egingo duen bidaiaren gaineko azalpenak emango ditu datorren martitzenean, 19:00etan, Abadiñoko Txanporta kultur etxean.

Multiaventura & Sport-ek abuztuaren, 1etik 14ra, Afrikako Goi Atlasera egingo duen bidaiaren gaineko azalpenak emango ditu datorren martitzenean, 19:00etan, Abadiñoko Txanporta kultur etxean.

Abuztuaren lehen hamabostaldian gauzatuko den bidaian, hainbat zoko berezi ezagutzeko aukera izango da: Toukal mendia (4.167 metro), Goi Atlaseko itzulia, Basamortua eta Todra (ibilbide hau aukerazkoa da), Essaouira hondartza eta Marrakech hiri inperiala, besteak beste. Beraz, mendi, hondartza, basamortu eta ozeano eta hiri inperialak ikusi ahalko dira.

Erretserbak honako telefonoetan egin daitezke: 94 426 31 88 eta 94 426 39 59. Faxa honako hau da: halcon229@halcon-viajes.es. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!