Patagoniara, 18 eguneko bidaia antolatu du urte amaieran Alpinok

Anboto 2007ko eka. 21a, 13:46

Alpino mendizale taldeak, urte amaierarako, Patagoniara antolatu duen bidaiaren inguruko xehetasunak emango ditu eguztenean, 20:00etan, taldeak Goienkalen duen lokalean. Abenduaren 26an irten eta 2008ko urtarrilaren 13an bueltatuko dira. Bidaiari kopurua mugatua da: 15 plaza daude.

Bazkideentzako prezioa 1.350 eurokoa da, eta bazkide ez direnentzakoa, berriz, 1.450 (tasak eta zergak kontuan hartu gabe). Hegaldiak prezioaren barruan daude. Izena emateko epea irekita dago, eta Alpinoko kideen esanetan, gomendagarri da taldea uztailaren 31rako prest izatea. Martitzenetan eta eguenetan, 20:00etatik 21:00etara eman daiteke izena, Alpinoren lokalean.

Patagonian, besteak beste, Perito Moreno glaziarra, Paineko Dorreak eta  Los Tres urmalea  ezagutu ahalko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!