Euskadik Kubaren aurka jokatuko du Durangon

Anboto 2007ko eka. 15a, 11:40

Ekainaren 23an Euskadiko saskibaloi selekzioek Kubakoen aurka jokatuko dute Durangon. Emakumezkoena 17:30ean hasiko da eta gizonezkoena 19:30ean.

Ekainaren 23an Euskadiko saskibaloi selekzioek Kubakoen aurka jokatuko dute Durangon. Emakumezkoena 17:30ean hasiko da eta gizonezkoena 19:30ean.

Gizonezkoetan behin jokatu dute elkarren aurka bi selekzioek, eta Kubatarrek irabazi zuten tanto biren aldearekin (72-74). Emakumezkoetan hiru bider lehiatu dira, eta Euskadik hiruretan galdu du. Pablo Laso gizonezkoen entrenatzaileak partida zaila aurreikusi du: “Kubak jokalari altuak eta azkarrak ditu. Gu ez gaude sasoirik onenean, batzuk oporretan ere badaude, baina jokalarien partetik inplikazioa handia izango da”.

Hurrengo egunean, hilaren 24an, partida biak errepikatu egingo dira Gernikan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!