Judo erakustaldia eskainiko dute eskualdeko gaztetxoek

Anboto 2007ko eka. 15a, 11:22

Durangoko Judo Klubak kurtso bukaerako judo erakustaldia eskainiko du bihar, Maristetan, 11:00etatik aurrera. Nagusien gainetik, protagonista handienak gaztetxoak izango dira (5 eta 12 urte bitartekoak). Urtean zehar ikasitakoa gurasoen eta bertaratzen direnen aurrean erakusteko aukera izango dute: “Kirol hau promizonatzeko modu bat da, funtsean”, Iñaki Salas klubeko entrenatzailearen esanetan. Guztira, 55 gaztetxo batuko dira; 35 Durangoko taldekoak eta beste 20 Bilboko Gaspar Judo Klubekoak, gonbidatuta etorriko direnak.

Erakustaldiak gonbidatu berezi bat ere izango du: Yahaira Agirre. Judoka getxoztarrak Espainiako 12 txapelketa ditu bere palmaresean, beste hainbat lorpenen artean.

Judoa berpiztuz

Orain hiru urte, hiltzorian zegoen Durangoko Judo Kluba berpizteko ardura hartu zuen Salasek beste kide batzuekin batera. “Ia zerotik hasi behar izan genuen. Ez genituen bost-sei gaztetxo besterik”, gogoratzen du. Urte gutxiren buruan, kopuru hori 35era igo da. Nagusiak ere kontuan hartuz gero, guztira, 47 judokak osatzen dute kluba.

Aurten, lehenengoz, gaztetxoei lehiatzeko aukera eman diete eskola-kirol mailan, eta domina bat baino gehiago lortu dute.

Dena dela, Salasen helburu nagusia, gaztetxoei baloreak irakastea da: “Borroka modalitate guztien artean, UNESCOk judoa bakarrik aholkatzen du gaztetxoentzako. Hezkuntzarako tresna baliagaria da eta hor eragin nahi dugu”. Durangoko Judo Kluba etorkizuneko apustua da, ildo guztietan. Gazteak koskortzean igarriko da orain egindako lana.

Entrenamenduak astelehen eta eguaztenetan egiten dituzte, 20:00etatik 21:30era, Maristetan. Klubean izena eman nahi duenak ordu horietan Maristetara joatea besterik ez du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!