Durangoko klasikoa, Biraren atariko proba

Anboto 2007ko eka. 8a, 13:10

Martitzenean Durango-Durango Emakumeen Saria korrituko da, 15:00etatik aurrera. Nazioarteko klasiko hori Estatu Espainiar osoan antolatzen den egun bateko probarik garrantzitsuena da. Hurrengo egunean hasiko den Emakumeen Birako oilarrak irteera puntuan izango dira. Beraz, irabazlea goresteko ez ezik, Birari begira, sasoian dauden txirrindulariak bereizi eta faboritoen zerrenda zehazteko balioko du Durangoko probak.

Hiru kontinente ezberdinetako (Amerika, Asia eta Europa) 23 taldek eman dute izena. Guztira, 160 txirrindulari inguru batuko dira. Taldekako UCI rankingeko lehen hogeien artean sailkatuta dauden hamaika talde daude tartean. Ameriketako Estatu Batuetako, Italiako eta Herbeheretako selekzioak ere etorriko dira, probaren izen handia are gehiago handituz.

Faborito asko

Faboritoen zerrenda zabala da. Bat bestearen gainetik azpimarratzea zaila da. Marianne Vos Munduko Txapeldun gaztea (19 urte besterik ez) aukeratuen zakuan sartu beharrekoa da, zalantzarik gabe. UCI rankingeko lehen hogeien artean dauden 12 txirrindulariek ere emango dute zeresana.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!