Berriatuarren aurka jokatuko du Euskal Asteko finala Aldekoa-Otalorak

Anboto 2007ko eka. 8a, 12:23

Iñaki Aldeko-Otalora durangarraren eta Euskal Astea Zesta Txapelketako txapelaren artean herri bereko pilotari handi bi daude: Mikel eta Arriola berriatuarrak. Erkiaga bikotekide duela berriatuar zailduen aurkako finala jokatuko du domekan, 12:00etatik aurrera.

Iñaki Aldeko-Otalora durangarraren eta Euskal Astea Zesta Txapelketako txapelaren artean herri bereko pilotari handi bi daude: Mikel eta Arriola berriatuarrak. Erkiaga bikotekide duela berriatuar zailduen aurkako finala jokatuko du domekan, 12:00etatik aurrera.

Berez, Ormaetxeak behar zuen Aldekoa-Otaloraren bikotekide, baina ezin izango du etorri eta,Argazkia: Judit Fernandez bere ordez, Erkiaga sartu dute. Hain zuzen ere, Ormetxea eta Aldekoa-Otalorak Erkiaga eta Mugartegi kanporatu zituzten finalerdian (30-28). Partida orekatua eta gogorra jokatu zuten eta bi finalistak ondo aritu ziren.

Bigarren finalerdia emozioz urriagoa izan zen. Mikel eta Arriolak 17an utzi zituzten Urrejola durangarra eta Iturraspe lekeitioarra. Berriatuarrek bikain hartu zuten elkar, eta bikote sendoa eta indartsua osatzen dutela erakutsi zieten Ezkurdi Jai Alaira batutako zaleei. Aurkariek, aldiz, ez zuten euren mailarik eman.

Horiek horrela, finalean Mikel eta Arriola izango dira faborito. Nola irabazi dakiekeen? Aldekoa-Otalora berak ere ez du erantzunik: “Kasualitatea da, baina sekula ez dut euren kontra jokatu. Orain arte ikusitakoaren arabera, bikote sendoa dira. Oraintxe, ez diet zulorik ikusten. Partidan bertan erabaki beharko dugu nondik jo”. Bikotea aldatu izanak ez du kezkatzen: “Erkiagarekin sarritan osatu dut bikotea, eta elkar oso ondo hartzen dugu”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!