Barikurako proposamen bi

Anboto 2007ko eka. 8a, 09:19

22:00etatik aurrera arituko dira Andoni Egaña, Paia anaiak eta Ander Lipus antzerkigilea.

22:00etatik aurrera arituko dira Andoni Egaña, Paia anaiak eta Ander Lipus antzerkigilea.

Antzerkiaren eta bertsoaren bidez, pertsonak tranpan eta maltzurkerian onenak direla erakusten dute. Horretarako antzerkiaren eta bertsolaritzaren bideak jorratzen dituzte Fredi Paia, Xabier Paya, Andoni Egaña eta Ander Lipusek. Antzerkiaren bidez, bertsogintzaren errituala apurtu egiten omen dute, eta txapelketa berezi bateko giroa sortzen dute oholtza gainean. Bertsolariak bezala, gai-jartzaile bereziak ere agertuko dira ikuskizunean, bertsolaritzarekin esperimentatzera.

Bestetik, Arandoño kultur elkartearen eta Euskal Astearen hamargarren urteurrena da aurten.Euskal Astea asteburu honetako egitarauarekin borobilduko da. Urteurren bi horien aitzakian, gaur bertan, Andra Mariaren Basilikan, iluntzeko 20:00etan, organo eta txistu kontzertua izango da. Organoan Koro Saenz arituko da eta besteak beste, Mateo Albenizen, Jesus Guridiren eta Martin Gorostidiren lanak interpretatuko ditu. Txistuarekin, berriz, Jose Ignazio Ansorena arituko da. Organoan batak eta txistuan besteak, erakustaldia egingo dute donostiar biok.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!