Espiau da Kulturaleko lehendakari berria

Anboto 2007ko mai. 24a, 14:31

Kulturalaren datozen lau denboralditarako lehendakari berria Jose Luiz Espiau izango da (Zaragozan jaio eta Apatan bizi da). Martitzen arratsaldeko batzar nagusian beronena izan zen aurkeztutako hautagaitza bakarra. Espiau aurreko batzordeko kidea izan da.

Kulturalaren datozen lau denboralditarako lehendakari berria Jose Luiz Espiau izango da (Zaragozan jaio eta Apatan bizi da). Martitzen arratsaldeko batzar nagusian beronena izan zen aurkeztutako hautagaitza bakarra. Espiau aurreko batzordeko kidea izan da.


Batzorde berria 15 lagunek osatzen dute. Hiru lagun joan eta bost etorri dira. Beraz, orain hurrengo batzordean baino bi lagun gehiago daude. “Hori ona da, txandakatzeko aukera handiagoa eskaintzen digulako”, dio orain arteko lehendakari Fernando Bilbaok.

Bilbaok Kulturalaren barruan jarraituko du, kanpo harremenatarako kargudun legez; besteak beste, Udalarekin eta Athletic futbol taldearekin. Hain zuzen ere, Bilbaoren esanetan, aurten arte infantiletan ibili den Joseba Valladares jokalariak aukera handiak ditu Athleticeko behe kategorietara joateko: “Gurasoek Lezamako azpiegiturak ikusi behar dituzte azken erabakia hartu aurretik, baina, okerrik ezean, Athleticen jokatuko du datorren urtean”.

Emakumeen taldea 2008-2009rako

Kulturalak emakumeen taldea sortu nahi du. Horretarako, arazo nagusi bat dago: Tabiran ezingo lukete entrenatu, ez baitago ordu librerik. Ordu guztiak hartuta daude. Ildo horretatik, Kulturaleko ordezkariak Durangoko Udalekoekin batzartu dira, oraintsu. Udalaren asmoa Tabiran zelai berri bi egitea da, talde ezberdinen beharrizanak asetzeko. Horiek eginda ez legoke arazorik emakumeen taldea sortzeko: “Udaletik esan digutenez, 2008ko irailerako prest egongo dira. Beraz, 2008-09 denboraldian emakumeen taldea jokatzen hasteko moduan izan litekeela uste dugu”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!