Hatz puntekin ukitu duen arren, ez da igoko Anbotopeko

Anboto 2007ko mai. 24a, 14:29

Denboraldi oso ona osatu du Anbotopekok. 15 garaipen eta hiru porrotekin, lehen postuan sailkatu zen igoera faserako. Hor ere, goikaldean ibili da beti, igoera hatz puntekin ukituz. Joan zen astean, ordea, Eskolapiosen kontra galdu egin zuten, eta Pub Bolantin Marrazoak-ek irabazi egin zuen bere lehia. Ondorioz, jardunaldi baten faltan, igotzeko aukerarik gabe geratu dira, Marrazoak bi garaipenara baitute.

 Asteburuko porrota azaltzeko faktore ezberdinak batu ziren: “Batetik, beraiek talde oso ona dute, ez dakit zelan ez diren gorago geratu. Bestetik, guk partida txarra jokatu genuen. Azkenik, epaileekin ere ez dugu zorterik izan azken boladan. Epaileek elkar ezagutzen dute eta fama txarra hartuz gero… ez diot gure kontra datozenik, baina sarritan aulkiari arreta gehiago eskaini diote jokoari baino”, azaldu digu Gudiker Alberdi taldeko lehendakari, entrenatzaile eta jokalariak.

Beraz, beste egoera batean guztiz erabakigarria litzatekeen partidan (Marrazoak-en aurka jokatuko dute zapatuan etxean) ez da izango ezer jokoan. Gudikerrek urteko balorazio positiboa egin du: “Lesioak eta zigorrek taldea murriztu egin dute. Bost-sei jokalarirekin aritu izan gara sarritan, eta maila oso ona eman dugu”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!