Arrasateren aurka erabakiko da DRTren Kopako postua

Anboto 2007ko mai. 24a, 14:26

Bihar, 16:00etan, Euskadiko Kopako bederatzigarren eta hamargarren postua erabakitzeko partida jokatuko du Durango Rugby Taldeko bigarren taldeak Arrasateren aurka. Multzo bakoitzean bosgarren geratu diren biak lehiatuko dira Arripausuetan. Zozketan, durangarrei egokitu zaie etxean jokatzea.

Zapatuan, 16:00etan, Euskadiko Kopako bederatzigarren eta hamargarren postua erabakitzeko partida jokatuko du Durango Rugby Taldeko bigarren taldeak Arrasateren aurka. Multzo bakoitzean bosgarren geratu diren biak lehiatuko dira Arripausuetan. Zozketan, durangarrei egokitu zaie etxean jokatzea.

Kopako ligaxka arraroa izan da. Lehenengo, Arratiko Zekorrak Kopatik erretiratu egin zen. Ondoren, Hernani ere kanporatuta geratu zen eta, joan zen astean, Getxo (21 urtez azpiko taldea) lehiaketatik at utzi zuen Euskadiko Rugby Federazioak.

Gaur hamabost, Durangoren kontrako partidara ez zirela etorriko abisatu zuten, lehen taldea larri zebilelako eta jokalari guztien beharra zuelako. Ondorioz, jokoan zeuden bost puntuak durangarrentzat izan ziren. Baina joan zen astean ere ez zuten jokatu, eta Federazioak, estatutuak jarraituz, Getxo kanporatu egin du. Horiek horrela, euren kontrako emaitza guztiak baliorik gabe geratu dira. Durango lehen hiru postuetatik atera du erabaki horrek.

Bestalde, kadeteen taldeak Bizkaiko Kopako azken faseko neurketa du zapatuan, 12:00etan, Arripausuetan, Getxo Rugby Taldearen aurka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!