Kopako azken partida jokatuko du DRTk Gernikaren aurka

Anboto 2007ko mai. 18a, 12:54

Durango Ilarduya taldeko B seniorrek Euskadiko Kopako azken partida jokatuko dute gaur, 20:00etan, Gernikako Urbieta zelaian. Finala bi multzoetako buruek jokatuko dute, baina DRTk ez du berean lider den Santanderko Independiente harrapatzeko aukerarik.

Gernika menderatuz gero, hirugarren geratuko lirateke. Ondoriz, A multzoko hirugarrenaren kontra jokatuko lukete, bosgarren eta seigarren postua erabakitzeko. Lehia hori maiatzaren 27an jokatuko da; tokia zehazteke dago oraindik.

Joan zen astean Getxoko taldea ez zen etorri Durangora. Ondorioz, bost puntuak durangarrei eman dizkie federazioak.

Bestalde, bihar, 15:30ean, Frantziako Lourdesko taldearen kontra, lagun arteko partida jokatuko dute Arripausuetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!