Pako Aristi kazetari eta idazlea berbaldian

Anboto 2007ko mai. 15a, 14:27

Bihar, maiatzaren 16an, iluntzeko 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museora etorriko da Pako Aristi idazlea, Durangoko Udal Euskaltegiak gonbidatuta.

Bihar, maiatzaren 16an, iluntzeko 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museora etorriko da Pako Aristi idazlea, Durangoko Udal Euskaltegiak gonbidatuta.

Euskaltegiak gonbidatuta dator Aristi idazlea, eta antolatzaileek nabarmendu digutenez, euskara eta literaturaren inguruan idazleak egingo dituen hausnarketak entzuteko gogoz dagoen jende guztiak izango bertaratzeko aukera. Idazlearen berbak entzun ezezik, solasaldian parte hartzekoa ere aukera polita izan liteke.

Azkenengo elurtearen ondorioz beste hitzordu baterako utzi behar izan zuten Pako Aristiren bisita, eta udaberriarekin batera ailegatuko da Durangora.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!