Lehenengo erregionaleko igoera fasea, gori-gori

Anboto 2007ko mai. 10a, 14:33

Anbotopeko borroka latzean ari da Lehen Erregionaleko igoera fasean. Hiru jardunaldiren faltan, lehenengo laurak garaipen bateko tartean daude. Pub Volantin Marrazoak lider dago hamar garaipenekin, eta, Patronato, Balmaseda eta Anbotopeko jarraian datoz (segida horretan) bederatzirekin. Marrazoakek eta Anbotopekok, ordea, partida bat gehiago jokatu behar dute.

Zapatuan arerio zuzena den Patronatoren aurka jokatuko dute durangarrek, etxean. Ondoren, Escolapios eta Marrazoak taldeen aurkakoak geratu zaizkio. Hilaren 19an, Marrazoakek Balmasedaren aurka jokatuko du. Beraz, bietako batek derrigor galdu beharko du.

Jarraian bi partida galdu ondoren, azkenengoan garaipenaren bidera itzuli zen Anbotopeko, Txiki Askartza menderatuta. Horrela, igoera fasean garaipenen eta porroten kopurua (olinpiko ez direnak) hiruna parekatu dute.

Bestalde, maila berean baina jaitsiera fasean, erraz ari da Zaldua-Julza. Hamar partida irabazita lider dira eta ez dute jaisteko arriskurik. Joan zen astean hiru puntugatik irabazi zioten Boskozaleak taldeari (48-51), kanpoan. Zapatuan Asti-Leku Tsunamiren aurka jokatuko dute etxean. Azkenik, Zaldua-Julza emakumezkoen taldeari hiru partida falta zaizkio igoera fasea amaitzeko. Azken aurreko direnez, ez dute igotzeko aukerarik, baina autrengo helburuak beteta dituzte. Aste honetan atsedena dute eta hurrengoan Boskozaleak izango dute arerio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!