Kurutziaga igo eta Gu Lagunak jaitsi egin da

Anboto 2007ko mai. 10a, 14:13

Areto futbolean, pozteko eta penatzeko beste albiste bi ere baditugu. Batetik, Kurutziagak Preferente Mailara igortzea lortu zuen joan zen asteburuan. Gu Lagunak Ak, berriz, alderantzizko bidea egingo du; Prefentetik Lehen Erregional Mailara jaitsiko da.

Areto futbolean, pozteko eta penatzeko beste albiste bi ere baditugu. Batetik, Kurutziagak Preferente Mailara igortzea lortu zuen joan zen asteburuan. Gu Lagunak Ak, berriz, alderantzizko bidea egingo du; Prefentetik Lehen Erregional Mailara jaitsiko da.

Hiru partidaren faltan lortu zuen igoera Kurutziagak. Handien moduan lortu ere, Atxure Bakio liderrari 3-2 irabazita. Bi urtean beste hainbeste igoera lortu dituzte. Durangarrek behetik gorako bidea egin dute aurtengo denboraldian. Lehen bost partidetatik bi galdu zituzten, eta harrezkero ez dute porrotik ezagutu; 21 jardunaldi jarraian galdu gabe. Bigarren itzulian lehia denak irabazi dituzte, bi berdinketa salbu. Bitxikeria moduan, aipatzekoa da berdinketak azken bi sailkatuen kontra lortu zituztela.

Gu Lagunak taldeak, aldiz, ezin die azken lau postuei ihes egin. Denboraldi osoan sei partida bakarrik irabazi dituzte. Guztira, 92 gol sartu dituzte, ez dira hain gutxi ere, baina golik gehien jaso duen taldea izan da: 134. Talde nagusia jaitsita, Gu Lagunak B taldeak ere maila galduko du automatikoki. “Penagarria da, baina, behinik behin derbi gehiago jokatuko ditugu eta ez dugu joan-etorri luzerik izango”, dio Jon Bastida jokalariak.


"Taldea sendotzeko pare bat fitxaketa egiten saiatuko gara"

Kimetz Kortazar Kurutziaga taldeko jokalari eta kapitaina da. 28 urte ditu eta bere bosgarren denboraldia izan da taldean. Azken urte bietako igoerak barrutik bizi izanKimetz Kortazar ditu. Taldeko lana sendotu eta jokalari bakoitzak bere maila hobetu izana omen dira arrakastaren arrazoi nagusiak. Datorren urteari begira, pare bat fitxaketa egiten saiatuko dira, are lehiakorrago izateko.

Igaz igoera lortu ondoren, aurten mailari eustea al zen helburua?
Aurreko zazpiren artean geratzea zen helburua. Lehenengo Erregional Mailatik igotzen direnak sailpenaren erditik gora ibiltzen dira Bigarren Erregionalean. Lehenengo laurak maila handikoak izaten dira, baina hortik beherakoak ez hainbeste. Edonork irabaz diezakezu, baina bagenekien, gauzak ondo eginez gero, goian ibiltzeko aukera genuela.
Zu zeu zelan ibili zara?
Gustura nago nire errendimenduarekin. Oro har, talde osoa sendotu da; jokalari bakoitzak bere maila hobetu du. Denok dugu maila antzekoa eta blokean gora egin dugu.
Igoera liderrari irabazita lortu duzue.
Atxure matematikoki igota zegoen eta apur bat erlaxatuta ibili zirela uste dut. Bestela, maila honetan aurtengo talderik onena izan direla erakutsi dute. Dena dela, ez zen bat ere partida erraza izan.
Eta Preferente Mailan zer?
Fisikoki alde handia dago. Orain arte, 25 minutuko zati bikoak ziren partidak, eta denborarik geratu gabe. Datorren urtean, 20 minutuko zati bikoak izango dira, baina denbora geratuz. Asko igarriko da. Horregaitik, pare bat fitxaketa egin nahi ditugu, taldea sendotzeko. 10etik 12 fitxara pasatu nahi genuke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!