Durangon saskibaloi campusa izango da ekainean eta uztailean

Anboto 2007ko mai. 10a, 13:23

Bilbao Basket Fundazioak sustatu, eta, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Durangoko Udalak lagunduta, Saskibaloi Campusa antolatuko dute ekaineko azken astean (25etik 30era) eta uztaileko lehenengoan (2tik 7ra) Durangoko Landako kirolgunean.

Bilbao Basket Fundazioak sustatu, eta, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Durangoko Udalak lagunduta, Saskibaloi Campusa antolatuko dute ekaineko azken astean (25etik 30era) eta uztaileko lehenengoan (2tik 7ra) Durangoko Landako kirolgunean.

Campusa 6tik 15 urtera arteko (1992-2000 urteen artean jaiotakoak) gazteei zuzenduta dago.Ezkerretik eskumara: Carlos Sergio, Ander Gorrotxategi eta Txutxo Sanz Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea Landako Kiroldegiko harrera zerbitzuan edo www.bilbaobasket.biz webgunean.

Gazteak bi multzotan banatuko dituzte adin tartearen arabera: 1996-2000 urteen artean jaiotakoak eta 1992-1995 urteetakoak. Txanda bakarrean parte hartu nahi dutenentzako prezioa 160 eurokoa da, eta txanda biak osatu nahi dituztenentzako 300 eurokoa. Fundazioak aurretik antolatutako ekitaldi berezietan (2006ko Udako Campusa, Gabonetako Campusa eta Saskibaloi Eskola) parte hartu dutenek beherapena izango dute: 20 eurokoa lehen txandan eta 30 eurokoa bigarrenean.

Ander Gorrotxategi Durangoko Udaleko zinegotziak esan zuenez, “gure bost eskoletan saskibaloiak garrantzia handia du, gazte askok praktikatzen dute, eta ildo horretako campus bat egiteko proposamenari egoki iritzi genion”. Txutxo Sanz Bilbao Basket Fundazioko lehendakariordeak, berriz, Durangok historian saskibaloiarekin izan duen “harreman luze eta estua” azpimarratu zuen: “Horregatik eta azpiegitura egokiak dituelako, campusa hemen egitea merezi duela uste dugu”.

Jardunaldi gogorrak

Jardunaldiak 9:00etan hasi eta 18:00etan amaituko dira. Goizetan oinarri teknikoak landuko dituzte, eta arratsaldetan txapelketak, partidak eta jaurtiketak. Eguerdian Landako eskolan bazkalduko dute. Lehen egunean, gurasoek monitoreak ezagutzeko aukera izango dute. Jardunaldiak “dibertigarriak, baina gogorrak” izango dira Carlos Sergio antolatzaileetako baten esanetan: “Gogorrak dira, batez ere, gazteek etengabe jokatu egin nahi izaten dutelako. Iritsi orduko, eskuetan dute baloia eta joan arte ez dute askatzen”.

Ekimenak helburu bat baino gehiago du: “Batetik, gazteak saskibaloizaletu nahi ditugu. Horrez gain, sei egunean baloia eskuan darabiltela, asko ikasi eta hobetzen dute. Azkenik, gazteei pertsona hobeak izateko baloreak irakatsi nahi dizkiegu”, Sanzen hitzetan. Aurreratu zuenez, Pedga Savovic Bilbao Basketeko jokalaria etorriko da Durangora.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!