Sasikoa Ak maila galdu du eta Bk igotzeko aukera handiak dauzka

Anboto 2007ko mai. 10a, 13:18

Urte osoan soka gainean balantzan ibili ondoren, gertatu beharrekoa gertatu da: Sasikoa Ak maila galdu du eta datorren urtean Nazional B mailan ariko da. Maila exijenteegia egin zaie. Sasikoa B, aldiz, lider da eta geratzen diren bi jardunaldietan garaipen bat eta berdinketa bat lortuz gero, ez du beste emaitzen zain egon beharko eta Euskal Ligara igoko da.

Urte osoan soka gainean balantzan ibili ondoren, gertatu beharrekoa gertatu da: Sasikoa Ak maila galdu du eta datorren urtean Nazional B mailan ariko da. Maila exijenteegia egin zaie. Sasikoa B, aldiz, lider da eta geratzen diren bi jardunaldietan garaipen bat eta berdinketa bat lortuz gero, ez du beste emaitzen zain egon beharko eta Euskal Ligara igoko da.


Zapatu iluntzean ez zen giro Landako kiroldegiko etxekoen aldagelan. Aurpegi luzeak etaArgazkia: Iban Gorriti atsekabetuak ziren nagusi Soloarteren aurka galdu (3-6) eta mailari eusteko aukera txikienik gabe geratu ziren jokalarien aurpegietan: “Bagenekien aukera gutxi genituela, baina horrelakoetan esperantza urrienari ere eusten zaio. Zoritxarrez, asteburuan bat ere aukerarik gabe geratu ginen”, dio Aitor Olivares jokalariak.

Ate aurrean erakutsi duten antzutasunak puntu asko irabaztea galerazi die urte osoan zehar: “Defentsan ere larri hasi ginen, baina apurka ziurtasuna erakutsi dugu. Aurrean ibili gara okerren. Gola sartzea ikaragarri kostatu zaigu eta, maila honetan, aurkariek ez dute hutsik egiten”. Dena dela, Sasikoa orain urte bi igo zen Nazional A Mailara. Iaz mailari eustea lortu zuten baina aurten maila indartsuak ez die barkatu: “Beste talde gehienek fitxaketak egiten dituzte eta gu etxeko jokalariekin ari gara. Aurrekontuetan alde ikaragarria dago”. Beraz, atsekabea bai, baina porrota inondik inora ere ez. Are gehiago, maila horretan asko ikasi dutela dio: “Talde hobeen aurka beti ikasten da gehiago. Gainera, jokoa garbiagoa da, ez dago hainbeste ostikada”.

Azken ahalegina

Sasiko Bri azken ahalegina falta zaio igoera ziurtatzeko. Talde bakarra igotzen den Preferente Mailan, Kukuyagarekin puntuetara berdinduta daude, baina hauek asteburuan atseden hartu behar dute. Beraz, Iralabarri gaindituz gero, hiru puntuko aldea hartuko lukete. Hori bai, averagea aurka dute. Beraz, Kukuyagak azken jardunaldian irabaziko balu, durangarrek, gutxienez, puntu bat beharko lukete. Talde nagusia jaitsi eta gero, B taldeko jokalari guztiak helburu bakarrean kontzentratzeko moduan daude.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!